Metalen Historia
0750 BC-10-01 12:00:06
MERKURIOA
10000 BC-01-01 12:26:32
MESOLITIKOA
Harri Aroko Paleolito eta Neolito aroen artean dagoen garaia da. Uztaia eta geziaren erabilpena ugaldu zen Europan zein Afrikan eta aurreko garaiaren aldean, harrizko ehiza-tresneriaren txikiagotzea areagotu zen.
1450-10-01 12:00:06
ANTIMONIOA
1500 BC-10-01 12:00:06
BURDINA
Trantsizio-metal hau lurrazalean dagoen elementu ugarienetakoa da, elementu kimiko guztien artean laugarrena ugaritasunari dagokionez, osotasunaren %5a. Unibertsoan paper berezi eta garrantzitsua betetzen duen elementua dugu. Lurreko nukleoa burdin eta nikelez osatua dago, eta bere errotazioak Lurraren eremu magnetikoa sortzen du.
1557-10-01 12:00:06
PLATINOA
1735-10-01 12:00:06
KOBALTOA
1750 BC-10-01 12:00:06
EZTAINUA
1751-10-01 12:00:06
NIKELA
Nikela metal zilarkara zuria da, distira handikoa, gogorra eta moldagarria. Gehienetan beste elementu batzuekin konbinatuta ageri da Lurrean: sufrearekin eta burdinarekin pentladitan, sufrearekin milleritan, edo artsenikoarekin nikelinan Burdinaren ondoren, elementurik ugariena da Lurrean eta korrosioaren aurkako aleazioak sortzeko erabiltzen da.
1753-10-01 12:00:06
BISMUTOA
1774-10-01 12:00:06
MANGANESOA
1781-10-01 12:00:06
MOLIBDENOA
1783-10-01 12:00:06
WOLFRAMA
Berezko egoeran zilar zuri kolorea du, baina lohikeria duenean gris kolorea hartzen du. Metal oso gogorra, xaflakorra eta moldakorra da, eta elementu kimikoen artean dagoenik eta fusio-punturik handiena du (3683 ºK / 3410 °C), horregatik ohizkoa izan da bonbillen barruko haria egiteko erabiltzea, baita erresistentzia elektrikoetan eta boligrafoen puntak egiteko ere. Wolframa 1783. urtean bakartu zen lehen aldiz, Elhuyar anaien eskutik Bergarako orduko Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen baitan.
1787-10-01 12:00:06
KROMOA
Altzairuaren koloreko metal grisa da, lustreduna, gogorra eta leuna, eta urtze-puntu altua dauka. Usaingabea, zaporegabea eta xaflakorra da. Naturan bi mineraletan aurkitu daiteke: kromitan eta krokoitan. Haren erresistentziarengatik korrosiora eta kolore atseginagatik beste metalen babesle bezala erabiltzen da
1789-10-01 12:00:06
URANIOA
Gogorra, distiratsua eta erradioaktiboa da. Naturan, isotopo ugarienak Uranio-238 eta Uranio-235 dira. Uranio metala, uranio oxidoa eta uranio karburoa dira erregaitzat erabiltzen diren uranio-forma nagusiak. Uranioa naturan agertzen den elementurik astunena da. Energia elektrikoa sortzeko erabiltzen da, bere fisio nuklearraren bidez.
1791-10-01 12:00:06
TITANIUMA
Kolore grisa duen trantsizio-metala da, arina, gogorra, distiratsua eta korrosioaren aurrean erresistentea (itsas urarena eta kloruroarena barne). Titanioak aleazio arinak era ditzake beste elementu batzuekin, hala nola burdina, aluminio, banadio eta molibdenoarekin. Metal honek oso erabilgarriak diren bi ezaugarri dauzka: korrosioarekiko erresistentzia eta metal guztien arteko sendotasun/pisu erlazio altuena.
1807-10-01 12:00:06
POTASIOA, SODIOA
1823-10-01 12:00:06
SILIZIOA
Silizioa, Si, inoiz egoera puruan ager daiteke naturan, baina gehienetan silizio dioxido edo silikato formatan ageri da Unibertsoko hauts eta planetetan zehar sakabanaturik. Lurrean, silizioa lurrazaleko elementurik ugarienetan bigarrena da (oxigenoa da lehena), eta lurrazalaren masaren % 25,7 osatzen du. Silizioak hainbat erabilera industrial dauzka. Silizio elementala gailu erdieroale gehienen osagai nagusia da, batez ere zirkuitu integratu edo microchip deiturikoena
1827-10-01 12:00:06
ALUMINIOA
Aluminioa, Al, lurrazaleko metalik ugariena da. Korrosioarekiko erresistentzia, konduktibitate elektrikoa, fusio puntu baxua eta arintasunarengatik ezaguna da. Aplikazio ugari dituenez gero, industrian asko erabiltzen da eta mundu mailako ekonomian eragina du.
1860-10-01 12:00:06
RUBIDIOA, ZESIOA
1860-10-01 12:00:06
GALIOA
1898-10-01 12:00:06
RADIOA, POLONIOA
Bi elementu hauek oso erradiaktiboak dira. Mari eta Pierre Curie deskubritu zituzten. Polonioa, Po, metaloide arraroa da eta oso erradioaktiboa. Espaziontzien berokuntzarako erabil daitekeen ikertu da. Radioa,Ra, bere jatorrizko kolorea zuri ia purua da, baina oso azkar oxidatzen da airearekin kontaktuan eta kolore beltza hartzen du Bere aurkitzailea Marie Curie da.
1917-10-01 12:00:06
PROTONIOA
1939-10-01 12:00:06
FRANTZIOA
2300 BC-10-01 12:00:06
BRONTZE-AROA
Gizakiaren garapen historikoko epe bat da, non brontzearen erabilpena nagusitzen den. Nomadismoa alde batera uzten joan zen, sedentarismoaren mesedetan eta tokirik garatuenetan, zibilizazioaren lehenengo aztarnak agertu ziren hirietan, besteak beste, lehendabiziko idazketa sistemekin.
3000 BC-10-01 12:00:06
STONEHEGE
3500 BC-10-01 12:00:06
BERUNA
4000 BC-01-01 12:26:32
ZILARRA
Trantsizio-metal bigun, zuri eta lustreduna, eroankortasun elektrikorik altuena daukan elementua eta eroankortasun termikorik altuena daukan metala da. Metal aske gisa agertzen da, baina baita mineral askotan ere, hala nola argentitan eta klorargiritan. Zilarraren ekoizpenik gehiena kobre, urre, berun edo zinkaren erauzketaren azpiproduktu gisa sortzen da.
4200 BC-01-01 12:26:32
KOBREA
Eroankortasun elektriko bikaina duen metal harikorra da. Asko erabiltzen da eroale elektriko gisa, beroaren eroale gisa, eraikuntzarako material gisa eta hainbat aleazioren osagai gisa. Kobrea funtsezkoa da goi-landareen eta animalien osagai gisa baina kantitate handitan pozoitsua da.
6000 BC-01-01 12:26:32
URREA
Urrea dentsoa, biguna, distiratsua eta ezagutzen den metalik xaflakor eta harikorrena da. Urre puruak kolore hori distiratsua dauka. Bitxigintzan nahiz odontologian erabiltzen da.