19. mendeko Europako iraultzak
Vienako Kongresuaren ondoren, ideia liberalak eta nazionalistak Europan azkar zabaldu ziren. Altxaketak ohikoak ziren, bereziki arazo ekonomiko eta sozialak ere zeuden lurraldeetan.
1808-03-01 08:02:13
Hego Amerika, Espainia eta Portugaleko koloniak
Hego Amerika, Espainia eta Portugaleko kolonietan independentziaren aldeko mugimendu abertzaleak sortu ziren.
1820-03-01 08:02:13
Espainia
Gizatalde batzuek konstituzio liberala nahi zuten, baina Fernando VII.ak entzungor egin zuen. Frantziako soldaduak Fernandoren agintea berrezartzera joan ziren.
1821-06-01 02:54:57
Grezia
Grezia, turkiar-otomandarren kontrako matxinadak. Gerra 1829ra arte, subiranotasuna...
1830-05-01 00:00:00
Belgika
Herbehereetako Erresumaren zati zen 1815eko Vienako Kongresuaz geroztik, bi zati desberdinak barne hartzen zituelarik. Bruselan matxinada egon zen eta independentzia lortu zuten 1831n, monarkia konstituzionalarekin batera.
1830-06-01 02:54:57
Frantzia
Karlos X.a errege berriak errege absolutista izan nahi zuen eta burgesia, ideia liberalei jarraiki, beste behin altxatu zen. Erregeak tronua utzi zuen eta Frantzian monarkia konstituzionala ezarri zen.
1831-09-01 13:40:21
Polonia
1815etik Errusiako Inperiora batutakoa, Errusiaren kontra altxatu zen, baina matxinada zapaldu zuten.
1833-05-01 00:00:00
Lehenengo Karlistaldia
Lehenengo Karlistaldia tradizionalisten eta liberalen artean. “Jaungoikoa, aberria eta erregea” (eta foruak).
1834-05-01 00:00:00
Alemania
Prusia eta Austriaren menpe zegoen 1815ean eta 39 estatutan banatuta zegoen. Batasun ekonomikoarekin eta gerrekin hasi zen eta 1871ean Prusiako Wilhem I.a erregek (Alemaniako kaiserrak) Alemania bateratu zuen. Monarkia konstituzionala eta estatu federala sortu zen.
1848-05-01 00:00:00
“Nazioen udaberria“
Frantziak, Poloniak, Austriak, Prusiak, Hungariak, Saxoniak eta Venezia-Lombardiak matxinada liberalak izan zituzten absolutismoaren kontra edo, dagoeneko monarkia konstituzionala zuten herrialdeetan, aldaketa demokratiko gehiagoren alde. Ideologia proletarioen hasiera, sozialismoa esaterako (1848 Marx eta Engelsen Manifestu komunista).
1859-05-01 00:00:00
Italiako Batasuna
Italiako batasuna. Italia 7 estatutan banatuta zegoen, gobernu ezberdinen menpe zeudenak (Austria-Hungaria, Piemonte-Sardinia) eta hainbat gerren ostean, 1861ean monarkia konstituzionala aldarrikatu zuen. Italia 1871ean batu zen guztiz, Erroma batu zitzaionean.
1868-05-01 00:00:00
Espainiako sei urte iraultzaileak
Sei urte demokratikoa, hasi zen Isabel II erregina kanporatu zutenean, Iraultza gloriotsuaren ondoren. Garaia Borboien berrezarketarekin amaitu zen, Isabelen seme zen Alfontso XII Espainiako errege izendatua izan zenean Martinez-Camposen estatu kolpearen ondoren. Hiru garai ezberdin agertzen dira Seiurteko demokratikoan zehar: Behin-behineko gobernua ( 1868-1871), Amadeo I ren erregetza ( 1871-1873),eta Espainiako Lehen Errepublika ( 1873-74). Seiurte demokratikoak oso ezengonkorrak izan ziren politikoki.
1873-11-01 03:29:20
Espainiako Hirugarren Karlistaldia
Tradizionalistek koroa berreskuratu nahi zuten. Liberalek irabazi zuten.
1880-11-01 03:29:20
Centre Catalá
Centre Cataláren sorrera, Kataluniako burgesiak bultzatutako erakundea autonomia gehiago lortzeko.
1895-11-01 03:29:20
Euzko Alderdi Jeltzailea
Sabino Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea sortu zuen, Asociacion Euskara de Navarra eta La Sociedad Euskalerria de Bilbao elkarteetan oinarritua. Foruak berrezartzea zuen helburu.