0400-01-01 14:33:04
ERDI AROA
Erromatar Inperioaren desintegrazioarekin eta Konstantinoplaren gainbeherarekin hasi zen Erdi Aroa Europan. Garai honetan Gurutzadak, izurrite beltzaren epidemia Europan, kultura Islamikoaren loraldia eta katedralen eraikuntza izan zen. Sua eta animalien energiarekin batera, energia hidraulikoa eta eolikoa erabiltzen hasi ziren errotak eta makinak mugitzeko. Harrikatza erregai bezala erabiltzen hasi ziren. Artisautzak eta burdinaren metalurgiak gorakada handia izan zuten, nergia hidraulikoaren eta eolikoaren aplikazioei esker. Nekazaritza tekniketan hobekuntza nabarmenak izan ziren eta elikagaien produkzioa nabarmen handitu zuten, sega, zelaiak ongarritzea eta horrelako asmakuntzekin.
1500-01-01 21:14:28
GARAI MODERNOA
Garai honetakoak dira Amerikaren aurkikuntza, mundu berrien konkista eta merkataritzaren gorakada ozeanoen bidez. Errenazimenduaren eta Iraultza Zientifikoaren garaia ere bada. Pertsonaia batzuk aipatzekoak dira: Leonardo da Vinci, Copernico, Galileo, Newton, Cervantes eta Lutero. Energia egurretik, uretatik eta haizetik lortzen dute. Errealizazio mekaniko handien garaia da.
1750-01-01 19:46:28
LEHENENGO INDUSTRIA IRAULTZA
Nekazaritzan eta artisautzan oinarritutako ekonomia batetik, objektuen produkzio masiboan oinarritutako ekonomia batera igaro zen gizartea. Aldaketa hau Ingalaterran hasi zen honako faktoreak eraginda: Populazioaren handitzea, jaiotza-tasaren handitearengatik eta, batez ere, hilkortasun-tasaren jaitsierarengatik, garbitasunean, osasunean eta medikuntzan izandako aurrerapenei esker. Nekazaritza biztanleen gorakada, makina berrien erabilerarengatik eta lurra esplotatzeko teknika berriengatik. Ikatza energia gisa erabiltzea, egurraren ordez. Lantegietako eraginkortasuna handitzea, produktuen kalitatea eta kantitatea biderkatzen zuten makineria sartzeagatik. Merkataritzaren hedapena, bideen hobekuntzak, trenbideak eta lurrunontziaren aurkikuntzak lagundua. Burdinares eskaintza handitu egin zen, makinak, itsasontziak eta trenbdeak egiteko beharragatik. Honek, ikatza erregai gisa erabiltzearekin batera, burdingintza bultzatu zuen eta, denbora laburrean, Ingalaterra potentzia industriala bilakatu zen. Industrializazioa beste herrialde batzutara hedatu zen: Alemania, Belgika, Frantzia, Amerikako Estatu Batuak eta Japon. Hiriak handitu ziren, makinak produkzio bide nagusi bihurtu ziren eta aldaketa garai bat hasi zen.
1870-02-01 19:46:28
BIGARREN IRAULTZA INDUSTRIALA
Inperalismoak Europako bizitza baldintzatu zuen XX.mendera arte, Lehenengo Mundu Guerra hasi arte (1914). Garai hau krisi ekonomiko baten ondoren hasi zen. Energia iturri berrien agerpenarekin bat dator: elektrizitatea eta petrolioa. Aurrerapen handiak izan ziren elektrizitatearen produkzioan, garraioan eta industria kimikoan. Altzairuak burdina ordezkatzen zuen eraikitzeko material gisa.Lanean antolakuntza metodo berriak garatu ziren, esaterako, muntatze kateak. Sistema hau arrakazta handiz aplikatu zuen Henry Ford-ek 1970ean automobilen fabrikazioan. Produkzio industriala hirukoiztu zen eta horrekin batera lehengaiak eta maerkatu berriak aurkitzeko beharra. Europako potentzia nagusiak Afrika eta Asiako eremu handiak kolonizatzen hasi ziren. Produkzio erlazioak industrializatutako nazioen eta industrializatu gabeen arteko aldeetan oinarritu ziren: industrializatuek teknologia zeukaten eta produktuak ekoizten zituzten, eta industrializatu gabeek lehengaiak eta eskulana zeukaten.
1915-02-01 21:14:28
1915ETIK GAUR ARTE
Garai hau Lehenengo Mundu Guerratearekin hasi eta gure egunetara arte heltzen da. Aipatzekoak dira honako gertaerak: errusiar iraultza, bi mundu gerrak, bonba atomikoa lehertzea, gizona ilargira heltzea eta petrolioaren krisia. Energia iturri nagusiak erregai fosilak eta mineral erradiaktiboak dira. Hala ere, erregai hauen erreserbak gutxitu eta ekologia kontzientzia hazi ahala, energia alternatiboak gero eta gehiago erabiltzen dira.
2015-02-01 08:22:34
GAUR EGUN
Aurrerakada hauek gorabehera, XXI. mendearen lehenengo urteetan badirudi berriro ere eskura dauden baliabideak ez direla nahikoa planetan bizi garen 8.000 milioi pertsonok elikagaiz eta energiaz hornitzeko. Are gehiago, baliabideak eskastu ez ezik, jarduera industrialak eta kontsumismoak ingurumena larriki kaltetzen ari dira.
3000 BC-01-01 08:09:09
ANTZINAROA K.a. 3000 - K.o. 400
Garai honetan, agian klima beste garai batzuetan baino askoz onagoa zelako, zibilizazio handiak agertu ziren Mesopotamian, Indian, Txinan, Egipton, Ameriketan (Inkak eta Maiak), Grezian eta Erroman. Zibilizazio hauek hiriak eraiki zituzten eta bideak komunikatzeko, metalak lortzeko eta lantzeko modua asmatu zuten (lehenengo urrea, zilarra eta kobrea; gero brontzea eta geroago burdina). Ontzi handiak eraiki zituzten, lehenengo egutegiak eta IDAZKERA garatu zen (paperezko, buztinezko edo papirozko oholtxoetan). Energia iturri nagusiak animaliak eta sua ziren, baina indarra biderkatu edo ahalegina murrizteko makinan erabiltzen hasi ziren.